XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Esan, Mikel, zein dozu maiteago: zure etxea ala Intxalde...?.

- Biok maite dodaz irribarrez erantzun eutsan mutillak.

Intxalde etxaguntza aberatsa ta ederra da, baiña nire jaiotetxea biotzean daukat.

Baiña egia esateko, oba maite izango ez ba'neuz, niretzat iñoiz ez dira izango-ta....

- Aizu, Mikel, len esan dautsudanez, egunen baten aberatsa izango naz, eta orduan Mendibe'ko basetxerik ederrena erosiko dautsut, zugandik urrun ez dot bizi gura-ta.

Mikel'en ezpanetan irribarre bat sortu zan.

Neskatoaren zoramena...!.

Baekian Intxalde'ko morroiak egunen baten etxetik joan bear izango leukela, Txomiñ'ekin alkarteziña zan-eta.

Oiñordeak etxaguntzaren ugalak artu egiazanean, etxeko atea erakutsiko leuskio, ori baiño len, Mikel'ek bere kabuz erabagi ori artuko ez ba'eban.

- Aizu, Mikel Edurnetxu'k barriro, begituizuz goiko izarrok.

Zergaitik ikusten doguz beti dardar...?.

- Ez dakit, Edurnetxu... ba'leiteke arein argia oso urrundik datorrela-edo....

- Zer diran izarrak, Mikel...?.

- Ez ete dozu gomutaten, lengo eguneko ikaskizunak iñoskuana...?.

Urrutiko eguzkiak dira.

- Nik beintzat, ez dot siñisten olakorik.

- Zer dirala, uste dozu...?.

- Zeruko leiatillak dira, eta bakotxean aingeru bana begirari dago, geu umeak zainduz galdu ez gaitezan.

Begira: lengo egunean, ume bakotxak aingeru zaindari bat dogula esan euskun abadeak.

Nik uste dot, beraz, zeruan leiatillak egon bear dirala, areik ikusi gaituen, eta an ortzian zear agertzen yakuzan dardar orreik, arein keiñuak dira auxe dirauskuela: Ona izan, ona izan....

Mikel'ek barre egin oi eban umearen burutapenakaz, baiña atsegin yakon Edurnetxu xaloagandik olako ataraldiak entzutea.

Askotan, estu ta larri ikusten eban bere burua umearen ezbaiak uxatzeko, orain gertatzen zan lez.

Bein baten, Intxalde'ko sukaldean luteliztiari buruz ziarduela, umeak morroiari auxe esan eutsan:
- Mikel, nik ez dot uste lurra biribilla izan daitekenik.

Ara... goian dagozanak, tira...!.

Baiña beekaldekoak buruz-beera izanik jausi egin bearko litzakez.

Nire ustez lurra leuna da.

Bereak eta asto baltzarenak jasan bear izan ebazan ikastaldi aretan Mikel'ek, umeari adierazoteko lurrean goikalde ta beekalderik ez dagoala, lurraren erakarpen-indarrak ez dauala lagaten goikalde ta beekalderik izan daitezan, eta augaitik, dana lurrari eratsita dagoala.